Zurbaranbarrin eraso faxista jasan zuen gazteak salaketa jarri du

uriola.eus 2014ko eka. 17a, 09:15
Sare Antifaxistak jakinarazi duenez, joan den igandean, ekainak 15, etxera zihoala talde faxista batek jipoitu zuen gazteak gaur salaketa jarri du Bilboko epaitegian.

Goizaldea zen eta "atzez eraso egin zioten zenbait neonazik", Sare Antifaxistak gaur jakitera eman duenez. "Lurrera bota, amorruz ostikatu, begi bateko kanpoaldea leherrarazi, eta gorputz osoan ubeldurak utzi zizkioten". Sare Antifaxistak salatu duenez, "auzokide bakar bat ere ez zen atera" Asier gazte antiespezista eta antifaxistari laguntzera.

Faxismoa kalean "borrokatzen da" Sare Antifaxistak adierazi duenez. Beste leku batzutan gertatzen denaz "ohartu gara", dio sareak, eta Bilbo eta Euskal Herria "ez dira indarkeria horren salbuespen".

 

Sare Antifaxista