Susi Rodriguez, ezberdintasuna interesgune

bertonaldizkaria 2014ko uzt. 10a, 08:57

Street photo eta argazkilaritza komertziala lantzen ari da azkenaldian Susi Rodriguez. Ekaineko Berton aldizkarian Bilbon barrena ateratako hainbat argazki aurkeztu zizkigun.

Hiriek, oro har, aukera asko ematen dutela pentsatzen du, eta Bilbo ez da salbuespena. “Pertsona ezberdinak eta bizimodu ezberdinak, hori da interesgarriena”, Susiren esanetan. Zuri-beltzarekin jarraitzen du, berarentzat “errazagoa” delako. “Kolorea maneiatzea oso zaila da”, dio.

Bi proiektu ditu esku artean Susi Rodriguezek une honetan. Biek dute bere alaba Uzuri modelo eta protagonista. Lehenengoak 365 du izena, eta Uzuriri egunero argazki bat egitean datza. Bigarrena, berriz, hilabetekaria da; hortaz, hilero aulki berean eseriarazten du Uzuri argazki bat egiteko. 18 hile hauetan Uzuri handitzen ikus daiteke argazkien bitartez. Proiektu hauek eta bestelakoak laster prest izango duen web gunean ikusgai jarriko ditu Susik.

 

dzanga.photography

www.flickr.com/photos/susir

instagram.com/dzangaphoto