Iraileko jai herrikoiak: Arabellan, Zorrotzan, Solokoetxen eta Uribarrin

uriola.eus 2014ko ira. 1a, 11:00

Bederatzigarren hilabetea hasi dugun honetan jaso dugu Arabellako eta Zorrotzako auzoko jaien berri. Izan ere, Bilboko auzoetako jai herrikoiak ez dira bukatu. Irailean ugari izango ditugu.

Arabellan lotuta dute jada egitaraua. Zorrotzan kartela eman dute ezagutzera, eta Solokoetxekoa eta Uribarri-Matikokoa laster helduko zaizkigu. Iraileko jaiak dira, Bilboko auzoetako jaiak, jai herrikoiak, ahalegin handia eginez auzotarrek auzoarentzat antolatuak.

Arabellako jaiak 2014 - Egitaraua

Irailak 11, osteguna

19:00 Txupina

20:00 Txosnaren irekiera

21:00 Musika saioa: Palabras Mayores

Irailak 12, ostirala

18:00 Txupina

19:00 Umeen mozorro txapelketa + Umeentzako txapa tailerra

20:00 Kaixukada batukada

21:00 III. patata tortila lehiaketaren aurkezpena.

22:00 DJ Anpulu

00:00. Las Fellini Show

01:00 DJ Ivan MG

Irailak 13, larunbata

10:30 Diana eta kalejira Bilboko Udalaren Txistulari Bandarekin

10:30 `Artesanias Merindades´ azokaren irekiera

11:00 IV Paella lehiaketaren hasiera. (11:00-11:45 izen ematea)

11:30 Umeentzako puzgarriak

12:30 Fanfarria El Despiste taldearekin

14:00 Paellen aurkezpena

16:30 IV. Mus Txapelketa

18:00 IV. igel-toka txapelketa

18:00 Umeen jolasak

20:00 Buruhandiak

20:30 Txorizo banaketa (pintxo-potea)

23:00 Andromeda taldearen berbena

Irailak 14, igandea

11:00 Diana, umeen igel-toka, puzgarriak eta aurpegi margozketa

14:00 Bazkari herrikoia

18:00 Merkatu herrikoia. Ekarri nahi duzuna (erosi, saldu edo aldatu)

18:30 Zunba

20:00 Txokolatada

21:00 Traka eta jaien amaiera