Errekuntza "okerragatik", "ez osatuagatik" edo "tenperatura baxuagatik" gertatu zen partikula toxikoen isuria elkarteak jakinarazi duenez. Eta gertaeraren atzean dauden arrazoiak argiak dira Gure Etxea elkartearen arabera: "Lizentzia irregularren permisibitatea, isuri jarraien kontrol eza eta pertsonen osasunean kaltegarri diren atmosferara jaurtitako kutsagarri toxikoen irteera mugatzeko gailu zuzentzaileen instalazio eza". Horrelako gertaerak ekiditeko "neurri errealak" hartzeko eskatu die erakunde publikoei Gure Etxea elkarteak.