Ikusi eta Ikasi jarduera programak, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta, Topagunearekin elkarlanean (euskararen arloan diharduten elkarteen federazioa), Sukaldaritza tailerra eskainiko du gaur, hilak 17, 18:00etan, Begoñako Udaltegian. Tailer honetan, umeek sormena garatu eta ondo pasatzeaz gain, gauza berriak ikasteko aukera izango dute.