Begoña "herria izan zela" gogoratuko du Hektor Ortegak hitzaren eta irudien bitartez. Oroitzapena "nahiko galduta dago", eta "jende gehienak ez daki" Begoña Bizkaiko beste udalerri bat izan zela 1925ean erabateko anexioa gertatu zen arte. Historia berreskuratzeko "tresnak daude" Ortegaren iritziz, eta maiatzaren 7an emango duen hitzaldi irekia tresna horietako bat. Begoñak bere isla utzi baitzuen argazkietan eta artxiboetan.
Historialaria eta kazetaria da Hektor Ortega. BERTON aldizkarian ez ezik beste komunikabide eta argitalpenetan ere zabaldu ditu Begoñako historiaren ehunka berri eta pasarte. Beti agertu du sentsibilitate handia historia gaiekin eta Begoñako errepublikarekin batik bat.
Horren adibide dira hilero Mahatserriko BERTON aldizkarian argirataratzen dituen artikuluak, Begoña: un pueblo de cuerpo entero liburuxka (Deia, 2015) Alberto Ugarte eta Koldo Urrutikoetxearekin batera, Begoña, eliza eta elizatea formatu handiko liburua (Deia, 2014) Jesus Muñiz eta Raul Estebanekin batera edota Begoña, goitik beherako herria argazki erakusketa (Bilboko Udala, 2012), hau ere Alberto Ugarte eta Koldo Urrutikoetxearekin batera egindakoa.
'Begoñako errepublika, orain dela 100 urte (1925)' hitzaldia gaur, maiatzak 6 osteguna, eskainiko du euskaraz Hektor Ortegak 18:30ean Begoñako udaltegiko liburutegian.