1835eko ekainaren 15ean Begoñan izan zen zauritua Xaho idazle eta pentsalari zuberrotarrak Euskal Herriaren independentziaren aldeko buruzagitzat hartu gura izan eban Zumalakarregi jeneral karlista. 1874ko maiatzaren 2an, barriz, hirugarren gerra karlistaren Bilboko setioa amaitu zen.
Hona ekarri dogun argazkia gitxik gogoratuko daben etxearena da. Begoñako Andra Mari kalean egoan etxe dotore honek jasan eban garai hartako gorabeherarik. Mallonatik urre karlisten gotorlekuak eta polborina ei egozan eta setioko bonbardaketetan obusetako batek lehertu egin eban etxea. Zenbat pena eta neke jasan beharko ete eben konpontzeko.
Begitu ondo argazkiari eta kokatu ahal izango dozue.
Bukatzeko, Begoña Boadori eskerrak emon beharrean gagoz, berak argazkiak itzi eta historia txikia kontatzeagatik.