Lisker eta Itziarren Semeak Zurbaranbarriko karpapean entzuteko aukera

uriola.eus 2015ko mai. 15a, 09:45

Euriak ez ditu Zurbaranbarriko jaiak etengo. Jai batzordeak karpa paratu du Iturriondo plazan eta babespean hamaika ekitaldi antolatu ditu, besteak beste, gaur iluntzean Lisker taldearen berbena edota bihar, larunbata, Itziarren Semeak taldearen kontzertua. 

Egitaraua

Maiatzak 15, ostirala

- 12:00. Auzokideen artisautza erakusketa udaltegian.

- 16:30. Artisautza erakustaldia udaltegian.

- 17:30. Txupina eta txosnaren irekiera.

- 18:00. Molto GP.

- 18:00. Areto-futbola Zurbaranbarriko polikiroldegian.

- 18:00. Puzgarriak plazan.

- 19:30. Kalejira Dunbots txarangarekin.

- 19:30. Buruhandiak.

- 20:00. Txokolatada herrikoia.

- 20:30. Txapela jaurtitzeko umeentzako txapelketa.

- 22:00. Txaranga plazara helduko da.

- 23:00. Lisker taldearen berbena.

- 00:30. 2015eko dantza lehiaketa.

Maiatzak 16, larunbata

- 09:00. Frontenis lehiaketa frontoian.

- 11:00. Futbol sala txapelketa polikiroldegian.

- 11:00. Paella lehiaketarako izen ematea.

- 12:00. Puzgarriak plazan.

- 14:00. Paellen aurkezpena. 

- 15:00. Paellen sari banaketa eta bazkari herrikoia.

- 15:30. Irrintzi lehiaketa.

- 16:00. Bingo herrikoia.

- 16:00. Mus txapelketa.

- 16:30. 'Txino' txapelketa.

- 16:30. Igel-toka txapelketa.

- 17:00. Areto-futbola eta frontenis lehiaketa.

- 17:00. Harrijasotzaile erakustaldia plazan Inaxio Perurenarekin. 

- 18:00. Futbolin txapelketa.

- 18:30. Motor erakusketa 'Motoclub Iguanasen' eskutik.

- 19:00. Triki-poteoa.

- 19:30. Buruhandiak.

- 20:00. Txapelketan sari banaketa.

- 22:30. Itziarren Semeak eta Oferta Especial taldeen kontzertua.

Maiatzak 17, igandea

- 11:00. Autokontsumorako merkatuen erakusketa.

- 11:00. Umeentzako tortila txapelketa.

- 11:00. Landareen lehiaketa.

- 11:00. Umeen futbol txapelketako finala.

- 12:00. Alebinen futbol txapelketako finala Zurbaranbarriko kiroldegian.

- 12:00. Helduen futbol txapelketako finala Zurbaranbarriko kiroldegian.

- 13:00. Alboradaren eskutik dantza flamenkoa.

- 13:00. Eskupilota ikuskizuna.

- 13:00. Tortilen aurkezpena.

- 14:30. Sari banaketak (goizeko lehiaketenak).

- 16:30. C.P Zurbaranbarriko aisialdiko ekintzetako erakusketa.

- 17:00. Txakurren lehiaketa.

- 19:00. Txupina eta jaien amaiera.