Ohi bezala, Zumaia kaleko biribilgunean -jai gune nagusia- botako dute pregoia eta txupina (20:30). Txosnaren irekieraren ostean, mozorro eta txapela jaurtiketa lehiaketa antolatu ditu jai batzordeak, eta lehen eguna bukatzeko txokolatada eta Skakeitan taldearen kontzertua.
Larunbatean, hilak 20, txapelketaz, janariz eta musikaz beteta atondu dute egitaraua.
Azken egunean ere izango da zer egin eta non aukeratu ugari. Futbol partidua, ongintza merkatua, aerobik saioa, herri bazkaria eta bingoa antolatu dituzte, besteak beste.
Egitaraua ekitaldiz ekitaldi
Ekainak 19 ostirala
18:30 Kodrilen jaitsiera mozorrotuta Skatu elektrotxarangarekin. Ibilbidea: Amaia taberna, JotaeLe eta La Cabaña taberna, Corbi taberna, Degustacion MJ.
20:30 Pregoia eta txupina, Zumaia kaleko biribilgunean
20:30 Txosnaren irekiera, Zumaia kaleko biribilgunean
20:45 Mozorro lehiaketa, Zumaia kaleko biribilgunean
21:00 Txapela jaurtiketa, Zumaia kaleko biribilgunean
21:00 Txokolatada, Zumaia kaleko biribilgunean
23:30 Skakeitan taldearen kontzertua, Zumaia kaleko biribilgunean
Ekainak 20 larunbata
9:00 Txupina, Zumaia kaleko biribilgunean
11:00 Tortilla eta pintxo lehiaketa, Zumaia kaleko biribilgunean
11:00 Igela txapelketa, Degustacion MJan
12:00 Marrazki lehiaketa, Zumaia kaleko biribilgunean
16:00 Bazkalostean karaokea, Zumaia kaleko biribilgunean
17:00 Mus txapelketa, Amaia tabernan
17:30 Puzgarriak eta tailerrak Mad Sciencere eskutik, Traukoko oinezkoen alderdian
18:30 Umeentzako showa, Traukoko oinezkoen alderdian
21:00 Play-back txapelketa, Zumaia kaleko biribilgunean
22:30 Txorizada, Zumaia kaleko biribilgunean
22:00 Txapela jaurtiketako finala, Zumaia kaleko biribilgunean
23:30 Sutan taldearen kontzertua, Zumaia kaleko biribilgunean
Ekainak 21 igandea
9:30 Txupina
10:00 Ezkondu eta ezkongabeen arteko futbol partidua, Zurbarango eskolan
11:00 Ongintza merkatua, Panera plazan
12:00 Aerobic saioa, Panera plazan
13:00 Euskal dantzak Begoñazpi dantza taldearen eskutik, Panera plazan
13:00 Pintxo lehiaketa auzoko tabernetan euro baten truke
14:30 Herri bazkaria, Zumaia kaleko biribilgunean
16:00 Bazkalostean bingoa, Zumaia kaleko biribilgunean
19:00 Sari banaketa eta urdaiazpikoaren zozketa, Zumaia kaleko biribilgunean
www.facebook.com/zurbaranjai.jaiak
</p Atzoti, ekainaren 18tik hilaren 22ra arte trafikorako itxiko dute Zumaia kalea, 2. zenbakitik (institutuaren parean) biribilgunera arte eta Alberca Doktorearen kaleko 5. zenbakiaren parean. Aparkalekuak ere okupatuko dira Alberca Doktorearen kalean eta Zumaia kalean. Aurretik heziak jarriko dira. Garajeetako sarrera-irteerak baimenduta egongo dira etengabe. Ibilgailuek erabili beharko duten ordezko bidea Landeta bidea da.