Istorioak kontatzeak motibatzen du gehien, “egoera baten aurrean ikuspegi ezberdinak bilatzea eta ahal bada besteek ikusten ez dutena ikustea eta harritzea”. Ez da joeren jarraitzailea Susi. Mota guztietako argakiak gustuko ditu zeren “guztietatik ikasten duzu zer edo zer”. Izatez, interesgarria iruditzen zaio nork bere estiloa bilatzea eta besteengadik gauza ezberdinak egitea, hau da, “joerak ez jarraitzea, baizik eta esperimentatzea”.
Esku artean duen erronka da hasita daukan ‘365 proiektua’ bukatzea, “bereziki zaila egiten ari zaidalako azken hilabete honetan”. Bere webgunean eduki gehiago gehitzea ere pentsatuta du, besteak beste, blog bat eranstea. Epe ertainean eta luzean proiektu asko ditu buruan, baina “forma eman behar diet eta, batik bat, denbora behar dut aurrera eramateko”.