Hitzordua 19:00etan dute mahatsorriek, orduan hasiko baitira aurtengo Mallonako jaiak. Txupinaren ostean kalejiran egingo dute triki-poteoa auzotarrek eta 22:00etan dantza saioa izango dute Erromeria taldearekin.
Larunbata, irailak 12, eguna handia izango da Mallonan. Goizean goiz Gerva eta Txispitas txistulari ezagunak ibiliko dira kalez kale giroa berotzen marmitako lehiaketarako. Hegaluzea eta patata jaun eta jabe izango dira bazkari herrikoian. Arratsalde gauen, berriz, mozorroak eta berbena.
331 eskailera minutu 1 eta 33 segundotan
Igandean, irailak 13, auzoko jaietako ekitaldi nagusia antolatu dute, 11:30ean: Mallonako Galtzadetako III. Igoera Herrikoia. Partaideen helburua Unamuno plaza eta Mallonako futbol zelaia lotzen dituen eskaileretako 331 koskak ahalik eta bizkorren igotzea izango da. Minutu bat eta 33 segundoko errekorra gainditzea erronka.
Mallonako jaiak 2015 - Egitaraua
Irailak 11 ostirala
19:00 Pregroia eta txupina: Unai eta Kuki
19:20 Kalejira eta triki-poteoa
22:00 Kontzertua: Erromeria taldea
Irailak 12 larunbata
10:30 Gerva eta Txispistas txistulariak
11:00 Marmitako lehiaketaren hasiera
11:30 Haur jolasak
14:45 Marmitako lehiaketako sariak
15:00 Herri-bazkaria
16:30 Kontzertua: Bikoizten
18:00 Igel-troka txapelketa
19:30 Mozorro lehiaketa
20:30 Haurrentzako berbena
22:00 Naguseintzako berbena
Irailak 13 igandea
10:30 Gerva eta Txispistas txistulariak
11:30 Mallonako Galtzadetako III. Igoera Herrikoia
12:00 Futbitoko finala
12:30 Bilbainadak: Iñaki Basabe
13:00 Adiskideak fanfarria eta pintxo-potea
18:00 Imanol Ituiño magoa
19:00 Sariak eta agurra