Esparru publikoaren okupazioa Pedro Cortes Udal Sendagilearen etxaldean

uriola.eus 2015ko ira. 21a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik hasita, irailak 21 hilaren 25era, gutxi gorabehera, aparkalekuak aldi baterako kendu eta galtzada eta espaloia okupatuko dira Pedro Cortes Udal Sendagilearen etxaldean. 

Hain zuzen ere, neurria etxaldeko 7. eta 8. zenbakien artean hartuko da. Ibilgailuen zirkulazioa ez da etengo eta oinezkoek bidea libre izango dute etengabe.

Hobi septikoa kentzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.