Aurten ere, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoa 'Begoña tartaren' dastaleku bihurtu da. Postre gozo hau Bizkaiko Gozogileen Alkartasunak eta Bizkaiko Gozogintza Eskola Profesionalak lantzen dute urtez urte, urriaren 11n —igande honetan alegia— ospatzen den Begoñako Ama Birjinaren eguna dela eta.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Udal Korporazioko gainerako kideak buru izan dituen ekitaldi honetan, gozogileen kolektiboko hainbat kide eta Bizkaiko Gozogintza Eskola Profesionaleko ikasleen ordezkaritza bat ere izan da.
'Begoña tartaren' jatorria, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunak 90ko hamarkadaren hasieran deitutako lehiaketa batekin lotuta dago, eta 2002az geroztik, Begoñako 'Amatxuren' omenezko ospakizunen irudietako bat bilakatu da.