Errege Magoak Melillako hesian kokatu ditu Chispun konpainiak

uriola.eus 2015ko aza. 12a, 09:51

Azucena Trincadok idatzi duen 'Ausartien bidaia' antzezlanak gaurkotasun handiko drama jorratzen du. Melillako hesia gainditu nahian dabiltzan afrikarrena, hain zuzen ere. Patricia Urrutia eta Alex Ygartua dira euskaraz egiten duten bi saharatar protagonisten larruazalean jarriko diren aktoreak.

Errege Magoz jantzitako bi gizon zerbaiten zain daude. Euren aurrean hesi bat dago, ikusleak eta bi protagonistak banatzen dituena. Atzean, 'Ongietorri Melillako hesira' dioen kartel bat. Saharatarrak dira eta euskaraz egiten dute.

Bi tipoak, Baltasar eta Gaspar, Gaspar eta Baltasar, bertan tinko eusteko prest daude, hesia gainditzeko une egokia heldu arte. Beroak, hotzak, euriak, guardia zibilak… ez dute inporta, eurek, plan bat daukate eta. Horixe da Chispun konpainiaren 'Ausartien bidaia' antzezlanaren abiapuntua. Gaur arratsaldean Zurbaranbarriko Udaltegira hurbiltzen direnek abiapuntua ez ezik istorioaren garapena eta amaiera ezagutuko dute.

Bilboko Zirkuitua egitasmoaren baitan eskainiko dute gaurko emanaldia.

 

Hitzordua: gaur, azaroak 12 osteguna, 19:30ean, Zurbaranbarriko Udaltegian.

Antzezlana: 'Ausartien bidaia' 

Konpainia: Chispun

Testua: Azucena Trincado

Antzezleak: Patricia Urrutia eta Alex Ygartua

Zuzendaria: Violeta Trincado

Iraupena: 20 minutu

kulturabarrutik.net