Arratoiak hiltzeko kanpaina 4. barrutira heldu da

uriola.eus 2015ko aza. 16a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, gaur, azaroak 16, arratoiak hiltzeko kanpaina martxan jarriko dute 4. barrutian, Begoñan. 

Azaroan eta abenduan arratoiak hiltzeko kanpaina egingo da Bilboko barruti guztietan. Gaurtik, azaroaren 16tik 19ra, 4. barrutian, egingo dute aipatutako lanak; hain zuzen ere, Begoña, Santutxu eta Boluetan.