Bizkaiko Abesbatzen Astean 50 koru batuko dira Begoñan

uriola.eus 2016ko urt. 26a, 08:30
Argazkia: www.bizkeliza.org

Atzo hasi zen eta datorren otsailaren 5ean amaituko den Bizkaiko Abesbatzen Astearen XLIII. ekitaldi honetan, lurraldeko hainbat lekutatik etorritako 50 koruk jardungo dute Begoñako Andra Mari basilikan. 

Gaurko egunez –martitzena-, honako koruek parte hartuko dute: Sodupeko Mendiola Abeslariak (30 ahots misto), Bakioko Abesbatza (27 ahots misto), Barakaldoko San Bizente parrokiako Schola Cantorum (30 ahots baxu), Bilboko Emitenia ganbara-abesbatza (12 ahots misto) eta Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza (26 ahots misto).

Hamar egunez, hainbat lekutako abeslariek jardungo dute, besteak beste, Getxokoak, Bilbokoa, Mundakakoak, Lezamakoak, Deriokoak, Sondikakoak, Basaurikoak, Mungiakoak, Zornotzakoak, Sodupekoak edota Barakaldokoak.

Abesbatzen emanaldiak bi astez luzatuko dira, beraz, eta astelehenetik ostiralera izango dira kontzertuak Begoñako Andra Mari basilikan, 20:00etatik aurrera eta sarrera doan delarik.

Iturria: www.bizkeliza.org