Barre eta algara

uriola.eus 2016ko mar. 8a, 08:30

Argazkia: Iñigo Azkona

Ikusi eta Ikasi programaren baitan, gaur, hilak 8, Puski eta Txurruski pailazoek ikuskizuna eskainiko dute Begoñako Udaltegian 18:00etan.

Urtarrilaren 28an hasi zen Ikusi eta Ikasi programaren XII. edizioa Tiboliko Epalza alargunaren ikastetxean Sudurkeriak disko-festarekin, eta apirilaren 16an izango du bukaera. Ordura arte aisiladia, kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten 58 jarduera garatzen ari dira -30 ikuskizun, 24 tailer eta gurasoentzako 4 hitzaldi- Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko, Kastaños, Santutxu, Abando eta Zorrotzako udaltegietan, Indautxuko Karmengo eta Bilborock aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan.

Aurten nobedadea dago, izan ere, lehen aldiz Santutxu eta Zorrotzako udaltegietan ere programa honen jarduerak izango dira.

Gaur, martxoak 8, 18:00etan Puski eta Txurruski pailazoek ikuskizuna eskainiko dute Begoñako udaltegian.

Ikusi eta Ikasi programako ekimenei buruzko informazio gehiago www.ikusietaikasi.net webgunean aurki daiteke. 

[2016-01-28] 'Sudurkeriak' disko-festak emango dio hasiera Ikusi eta Ikasi programaren XII. edizioari