2016/02/04 19:00
Usadio zaharrei eutsiz, aurten ere, Garaizarko Matsorriak abesbatza kalez-kale ibiliko da bihar Santa Ageda bezperan, Begoña Errepublika Zaharreko kaleetatik ohiko koplak abestuz.
Arratsaldeko zazpietan. Garaizarren, beraien jaiotetxearen atarian hasiko dute ibilbidea, eta Begoña, Txurdinaga eta Santutxurik arituko dira, El Refugio eta Santa Monika komentura bisita bereziak eginez.