Gaur egun, instalazio horietan uriko jokalaririk gehien aritzen dira, hain zuzen ere 1.168 jokalari. Guztira, 21 talde federatu eta eskoletako 36 talde daude, Santutxu, Begoña, Danok Bat eta Solokoetxeko klubetakoak. Talde horiei esker, futbol-azpiegitura hori da urian gehien erabiltzen dena.
Udalak futbolaren praktikaren ikur bihurtu nahi izan du Mallona eta, azken hamar urteotan, eta Bilbao Kirolak erakundearen bitartez, zenbait lan egin ditu: zelaietako belar artifiziala berritzea, aldagelen eraikin berria, argiak eta harmailak hobetzea, eta normalak diren koponketak eta mantentze-lanak.