Julita Berrojalbiz kalea inauguratuko dute gaur

uriola.eus 2016ko mar. 22a, 09:01

Orain arte Aita Remegio Vilariño kalea zenari izena aldatu dio Udalak eta gaurtik aurrera, Julita Berrojalbiz izena izango du Bilboko kale-izendegian. 

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Udalkideekin batera, Julita Berrojalbiz kale berriari plaka jartzeko ekitaldia zuzenduko du goizean, Bilbo eta Bizkaiko ikastolen aldeko mugimendua bultzatu eta Lauro Ikastola sortu zuen andereño historikoaren omenez eta oroimenez. Ekitaldian, Julita Berrojalbizen senideak eta Euskaltzaindiaren eta Lauro Ikastolaren ordezkariak ere izango dira.

Otsailean Yolanda Gonzalez Plazatxoa aurkeztu ondoren, Bilboko kale-izendegiari gaineratu zaizkio Salbeko Zubia –plaka jarrita dago jadanik– eta orain Julita Berrojalbiz. Izendapena herritarrek aukeratu dute, eta kaleak orain arte zeukan Aita Remigio Vilariño izena ordezkatuko du, Memoria Historikoaren Legea betez.