Kirol instalazio horien iparraldean, Etxebarria parkearekin muga egiten duen lekuan daude zuhaitzok. Makalak eta ezkiak dira. Aurretiaz euren egoera aztertu da eta jausteko arriskuan daude, kalte nabariak dituzte eta.
Azterlanaren arabera, lau zuhaitzek akats larriak dituzte eta halabeharrez bota behar dira. Bosgarrenak, berriz, erdi-mailako akatsa du eta jagon beharra dago. Inausi egingo da, arriskua gutxitze aldera.
Arbola horiek bota ondoren, Bilboko Udalak berriak landatuko ditu Etxebarria parkeko futbol zelaiaren inguruan.