Larunbateko jai eguna baliatuko du Mahatz Herri 007 jai batzordeak irailean ospatu ohi dituzten jaien gogobetetze azterketa egiteko. Jaiak hobetzeko xedez. Horretarako larunbatean leku berezi bat paratuko du jai batzordeak auzotarren iritzi eta proposamenak entzuteko. Horrezaz gain, Arabellako auzotarrek jai batzordearen ideiak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute.
Izan ere, elkarlana "funtsezkotzat" jotzen du batzordeak auzoko jaiak "inklusiboagoak, parte-hartzaileagoak eta demokratikoagoak" izateko. "Jaiak kolektiboki eraikitzeko" eta ahal den beste "horizontaltasun handiena" eta "pertsonen autonomia" bermatuz.
Lehen ekimena
Jaietan auzotar guztiek eskubide eta aukera berdintasunean parte har dezaten, batik bat, aniztasun funtzionala dutenek, adinekoek eta etorkinek, eskuorri eta kartel batzuk prestatu ditu jai batzordeak. Eskuorri eta karteletan jaiei buruzko hainbat galdera luzatuko zaizkie auzotarrei. Jasotako erantzunak hausnarketa egiteko erabiliko ditu batzordeak.
Arabellako herri eguna - Ekainak 4 larunbata - Egitaraua
16:30. Umeentzako animazioa.
17:00. Tailerrak eta akrobazia zein zirko ikuskizuna Malas Compañias taldearen eskurik.
19:00. Txitxarriloa Trio Nectar-en eskutik.
21:00. Herri-Bingoa.
21:30. Herri-pintxo potea.
22:30. DJ Anpulu.
01:00. Jaiaren amaiera.