Trafiko etena Diaz Enparanza Doktorearen kalean eta ur mozketa Uribarrin

uriola.eus 2016ko uzt. 13a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, uztailak 14, asteazkena, trafikoa eten eta aparkalekuak okupatuko dituzte Diaz Enparanza Doktorearen kalean eta ur mozketa egongo da Uribarrin. 

Bihar, etzi eta astelehenean, uztailak 14, 15 eta 18an, 08:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko diraDiaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz; garajeetakosarrerak baimenduko dituzte eta ordezko bideak Novia Salcedo eta Villabaso izango dira.

Zirkulazio-etenaldia, saneamendu sarean egin beharreko kanalizazio lanek eragingo dute.

Bestalde, bihar, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Uribarri C zeharkalearen 1etik 9ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta Uribarri kaleko 50ean. 

Hartune partikular bat konpontzeko moztuko dute ura.