Bilbobusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Begoñako Basilikarako prozesioa dela eta

uriola.eus 2016ko abu. 12a, 10:10

 

Begoñako Andra Mariaren basilikarako prozesioa dela eta, datorren astelehenean, abuztuak 15, Bilboko Udalak Plaza Biribila eta Otxarkoaga lotzen dituen Bilbobusen 03 linearen maiztasuna areagotuko du.

Honela, 03 linearen jai eguneko ordutegia aldatu eta 10 minutuko maiztasuna izatera pasako da, goizeko 7:15etatik, gaueko 22:20etara bitartean, astelehen osoan zehar.

Informazio gehiagorako, geralekuan bertan, 010 telefonora deituta edo udal web orrialdean: www.bilbao.eus.