Hilotan Euskal Museoan bisitatu daitekeen Eulalia Abaituaren hiru dimentsioko argazkien Estereoskoipak 16+16 erakusketa kalera aterako da. Hori dela eta, bihar, urtarrilak 14, 11:30etik aurrera, Begoña auzoko txoko garrantzitsuenetatik barrena ibiltzeko aukera eskainiko du Museoak, Eulalia Abaituaren Errepublika Independentea izeneko bisita gidatuarekin.
Ibilaldia Begoñako basilikan abiatuko da (izena eman duten pertsonentzako topalekua), eta parte-hartzaileak Eulalia Abaituaren inguruko munduan barneratuko dira. Azkenik, Euskal Museoko Estereoskopiak 16+16 erakusketako zenbait lan ikusteko aukera izango dute.
Bisita doakoa izango da, eta gaztelaniaz egingo da.
Aldez aurretik eman beharko da izena, 944 150 231 telefonoan.