uriola.eus

Leuntasuna, xalotasun ikutuekin

  Kultura-aisialdia  Begoñaldea

Bere neba-arrrebei “bihurrikeriak” eginez hasi zen Veronica Cepeda marrazkiak egiten. “Unibertsitateko lanetan irudiek egiten nizkien”, gogoan du. “Esango nuke orduan hasi zela dena”. 

Umetatik izan duen zaletasunari buru-belarri heldu zion duela hiru bat urte espezializatzea erabaki zuenean. Sua ezizenarekin batik bat pertsonaia fantastikoak eta “inspirazio iturri” dituen umeak marrazten ditu. Bere irudiek “leuntasuna” adierazten dutela dio, “xalotasun ikutuekin”. Grafitozko lapitzekin marraztea gustuko du Veronicak, baina ez ditu baztertzen akuarela, collagea, lapitzak, tinta edota akrilikoa. Eta ahal izanez gero, “dena nahastea” atsegin du. Kanami (2016) proiektuaren katalogoan eta beste hainbat argitalpenetan ikus daitezke bere lanak. Lehiaketetara ere aurkeztu ditu, eta hurrengo pausoa argitaletxeetan eta azoketan aurkeztea izango du. Bereziki maite duen lanetako bat da bere semeak idatzitako olerki batetik abiatuta sortzen ari den Inconcluso album ilustratua. Animazioa frogatzea falta duela dio, eta egingo du: “Gure bidea aldatzeko inoiz ez da berandu; ausartzeak merezi du”.  

 

Facebook: suailustradora

Instagram: sua_ilustradora

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa