Urtero bezala, Isidro deunaren osteko asteburuan ospatzen diren Zurbaranbarri auzoko jaietan parte hartzeko gonbidapena zabaldu diete bilbotarrei Zurbaranbarriko jai batzordekideek. Aurten ere, dantza lehiaketa, kontzertuak, kale animazioa, herri kirolak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak, barrakak, berbenak, txosna... etabar luze bat eskainiko dute, eta dena "musu-truk".
"Gainera, ez dago inolako aitzakiarik, metroa auzoaren bihotzera heltzen baita", diote jai batzordeko lagunek. Aurtengo jaiak iragartzeko kartelean ere ageri da metro geltokia su artifizialen artean.
Egitaraua
Maiatzak 18 osteguna
17:00 Tute txapelketa
17:00 Futbolin txapelketaren jarraipena
17:30 Txupin jaurtiketa eta txosnaren irekiera
18:00 Umeentzako jolasak
19:30 Hirugihar banaketa txosnan + eurokaña eta eurokalia
20:30 Kontzertua: Lowe + 80ko hamarkadako musika eta festa