Igandera arte Arabellako jaiak

bertonaldizkaria 2017ko ira. 8a, 07:00

Auzotarren gogo eta grinari esker berreskuratu zituzten Arabellan auzoko jaiak. Ekinean jarraitzen dute urtez urte Arabellako bizilagun, elkarte, merkatari eta ostalariek. Mahatserriari bizi eta alai eusten. 

Saski bete txerrikiren zozketako boletoak salduz eta kalez kale eta etxez etxe kalejira zaratatsua eginez bilduko dute, besteak beste, jaiak antolatzeko beharrezko den dirua Arabellako auzotarrek. Horretarako bizilagunen parte-hartzea eskatu dute gaur 19:30etatik aurrera Bostbatean Jaiak batzordeko lagunek. 

Azken urteotan Arabellako biztanle guztien parte-hartzea bermatzea da jai batzordearen lehentasunetako bat. Adin, genero, jatorri, erlijio eta muga fisiko eta psikikoei erreparatu gabe, auzotar guztiek bat egitea eta jaietan gozatzea dute jomuga. 

Ostiralean, hilak 8, umeentzako jarduerak eta tortilla txapelketa izango dira protagonista. Larunbatean, hilak 9, jende asko erakartzen duen paella txapelketa eta igandean, hilak 10, merkatu txiki herrikoia. Bertara auzotarrek soberan dutena eramango dute saldu, erosi edota trukatzeko. 

 

facebook.com/arabellakojaiak