Mallona ere jaietan

uriola.eus 2017ko ira. 15a, 09:12
Argazkia: @MallonakoJaiak

Auzo mahatsorriak irailaren 13tik 17ra bitartean jaiak ospatuko ditu. Mallona Berria Kultur Elkarteak urtero bezala egitarau zabala prestatu du auzoko jaietan. Marmitako lehiaketa, Guitarpoteoa, mozorro lehiaketa, berbenak eta beste asko. Igandean Mallonako galtzadetako V. igoera herrikoiari ekingo diote.

Asteazkenean hasi ziren Mallonako jaiak txosnaren irekierarekin. Auzo mahatsorriak irailaren 13tik 17ra bitartean jaiak ospatuko ditu. Mallona Berria Kultur Elkarteak urtero bezala egitarau zabala prestatu du auzoko jaietan. Marmitako lehiaketa, birla txapelketa, Guitarpoteoa, mozorro lehiaketa, berbenak eta beste asko. Gainera, igandean, Mallonako galtzadetako V. igoera herrikoiari ekingo diote.

Gaur, ostirala, pregoia eta txupinazoarekin asteburuari helduko diote auzokideek. Aurten, Joseba izango da txupineroa eta Julen eta Mikel anaiak pregoilariak.  Arratsaldean, Guitarpoteo Go 3.0 poteo girotua egingo dute. Ondoren, DJ Monkeyren Show & Animal Party animazioarekin bat egingo dute.

Pintxo lehiaketa auzoan

Atzo, auzoko tabernen arteko pintxo lehiaketa ospatu zuten eta hamar tabernak euren pintxorik goxoenak prestatu zituzten. Horrela, auzokideak, auzotik barrena eta tabernez taberna ibilbidea egin zuten pintxo bakoitzari nota ipiniz. Igandean taberna irabazlearen izena ezagutzera emango dute.

Egitaraua

Irailak 15, igandea

10:00 Txistulariak

19:00 Pregoia eta txupinazoa

20:00 Guitarpoteo Go 3.0 + DJ Monkeyren Show & Animal Party animazioa txosnan

 

Irailak 16, larunbata

10:00 Txistulariak

11:00 Marmitako lehiaketaren hasiera

11:30 Haur jolasak

14:30 Marmitako lehiaketaren sariak

15:00 Herri bazkaria

16:00 Herri jolasak

17:45 Igela txapelketa

19:30 Mozorro lehiaketa

20:30 Haurrentzako berbena

22:30 Nagusientzako berbena

 

Irailak 17, igandea

10:00 Txistulariak

11:30 Mallonako galtzadetako V. igoera herrikoia

12:30 Bilbainadak Iñaki Basaberekin

17:30 Zirkua

19:30 Agurra eta sariak

www.facebook.com/MallonakoJaiak/