Gotzainak biharko hitzartuta zeukaten bilera bertan behera utzi ostean, Bilboko Gotzaindegian sartzea erabaki dute sindikatuko kideek, Carlosekin batera, etxegabetzea gelditzeko asmoz. Bilboko gotzainarekin biltzeko asmoa adierazi duten arren, Ertzaintzak gotzaindegiko bulegoetatik kaleratu ditu bertaratutakoak.
Etxegabetzearen epaiketa ostegunean izango da, eguerdiko 12:00etan Barroeta Aldamar kaleko epaitegietan. Hurbiltzeko deialdia egin dute.