Otsailaren 4an, usadio zaharrei eutsiz, Garaizarko Matsorriak abesbatza kalez-kale ibiliko da Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz.
Arratsaldeko zazpiretan hasiko dute ibilbidea Kirikiño Ikastolaren atarian, handik Begoñako Garaizar auzora joango dira eta ondoren Txurdinaga eta Santutxuko bizilagunak alaituko dituzte.