Lehenengo asteburuko giro apartaren ostean Zurbaranbarriko auzokideak jaietako bigarren asteburua hasteko gogoz dabiltza eta berotzen joateko osteguneko egitaraua izango dute.
Osteguna 12
12:30ean Kaixo konpartsak antolatuta umeentzako jolasak egongo dira eta arratsaldez 18:00etan txupinarekin batera txosna irekiko da ordu eta erdi barru egongo diren kontzertuak prestatzen hasteko: We are apes hello! eta Keniama. Ordu berean pancetada egingo da eta euro kali eta euro kaña egongo dira.
Ostirala 13
Ostirala arratsaldez bakarrik ospatuko da. Bostetan aurpegi marrazketa egingo da umeentzako Kaixo konpartsaren eskutik eta seietan egunero bezala txupinazoa bota eta txosna irekiko da. Motor zaleentzako, Molto jostailuzko motorren lasterketa izango da 18:30ean. Ordu bat beranduago, kalejira egingo du Dunbots txarangak eta buruhandiak ere egongo dira.
Gosea zabaltzen joateko txokolatada 20:00etan eta 20:30ean txikiek txapela jaurtiketan parte hartuko dute. Ostirala energiaz amaitzeko Kresala orkestrak girotuko du gaua. Bitartean hamabietan Kreslaarekin dantzatutako, praktikan jartzeko aukera egongo da dantza lehiaketan.
Larunbata 14
Hori guztia larunbatera heldu baino lehen izango da; asteko egun handiena hain zuzen ere. Eguna 11:00etan hasiko da txupinazoarekin eta paella lehiaketarekin. Hiru ordu egongo dira hauek egiteko eta 14:30ean sariak emango dira. Bazkalondoa girotzeko bingoa prestatu dute eta bostetan dardo txapelketa egongo da Kerry Sport tabernan. Kirolarekin jarraituz, Herri Kirolak egingo dira 17:30ean eta gauean kontzertuen txanda izango da: Ke no falte eta Josetxu Piperrak and the riber rock band.
Igandea 15
Larunbateko ajea pasatzeko denbora gabe azken eguna 11:00etan hasiko da txupinazoarekin eta autokontsumo merkatuarekin. Ordu berean, merkatu solidario bat egongo da Siete Vidas elkartearen kontura. 11:30eta gazte eta nagusien tortilla txapelketa hasiko da eta paellen modura hiru ordu egongo dira tortillak prestatzeko. 14:30ean emango dira sariak eta bitartean Sanfran korue arituko da 13:00etan. Arratsaldez bostetan tute txapelketa egongo da eta 17:30ean Lindy Hop dantzaldia Clandestino Swing-en eskutik. Hasi ziren moduan amaituko dira jaiak, txupinazioarekin 20:00etan.