Ostiralean azaldu zuen Aranzadi zientzia elkarteak 600.000 euro inguru jaso zituela Bilboko Udaletik Begoñako argiaren proiektuaren bigarren faseari ekiteko. Lehenengo fasean, indusketetan 1.000 gorpu aurkitzeko aurreikuspena zuten eta 3.000 inguru aurkitu zituzten. Prozesu horretan bisita gidatuak egon ziren eta izan zuten arrakastaren ondorioz, horiek berreskuratzea erabaki da.
Gaurtik aurrera hilerria bisitatzeko eta proeiktua ikusteko izena eman ahalko da. Nahitaezko baldintza izango da. 10:00etatik 13:00etara 689 268 140 telefonora deitu beharko da eta erreserbak dei ordenan egingo dira.
Ekainean astean bitan egingo dira bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, bata bestearen atzean eta guztira hamar bisita izango dira, ordubetekoak. Lehenengo laurak 4an eta 11n (larunbatak), euskarazkoak 10:00etan eta gaztelaniazkoak 11:00etan; hurrengoak 17an eta 24an (ostiralak) euskarazkoak 16:00etan eta gaztelaniazkoak 17:00etan; eta azkenik 28an (asteartea), euskarazkoa 11:00etan eta gaztelaniazkoa 12:00etan.
Uztailean maiztasun handiagoa izango dute bisitak eta astean lau bisitaldi egongo dira. 5, 12, 19 eta 26an (astearteak), 11:00etan euskarazkoak eta 12:00etan gaztelaniazkoak. 8, 15, 22 eta 29an (ostiralak), 16:00etan euskarazkoak eta 17:00etan gaztelaniazkoak. Taldeak 15 pertsonakoak izango dira oraingoan eta topaketa gunea hilerriaren sarrera izango da, bertan jarri-baita erakusketa gunea. Bisita hauetan orain arte egindako lanen berri emango da eta aurkitutako lau hobi komunen berri emango da.