Bueltan da Bilbon udako solstizioa San Juan bezperako gauean. Ostegunean, ekainaren 23an, Bilboko Konpartsek programazio osoa prestatu dute Etxebarria parkean, gau berezi honekin erlazionatutako ekintzak egongo direlarik. Ospakizunak 19:30ean hasiko dira, lurraren erritualarekin. Ordu berean txosna irekiko da.
Hasieraren ostean, trikitilariek parkea girotuko dute 20:00etatik aurrera, eta 20:15ean jolas kooperatiboak egingo dira. Tripa betetzeko eta gosea pixka bat apaltzeko txokolatada egingo da 20:30ean, eta 22:00etan musika bueltatuko da txotx txalapartarekin. 22:30ean sua piztuko dute; eguneko momenturik garrantzitsuena. Jarraian, keimada eta araoa egingo dira. Azkenik, urarekin egingo da topa, eta 00:30ean jaiaren amaiera helduko da.
Auzoetako solstizioa
Bestalde hainbat auzotan programazio propioa prestatu dute gau berezi hau ospatzeko eta udari hasiera emateko: Deustu, Irala, Zorrotza, Zurbaranbarri, San Inazio, Bilbo Zaharra, Santutxu, Erribera, Matiko, Uribarri, Otxarkoaga, Altamira eta San Adrian.