Etxebarria parkeko paisaia hobetzeko lanak hasi dira

uriola.eus 2022ko abe. 12a, 15:16

Parkearen hegoaldean, 17.000 metro koadro baino gehiago izango dituen basotxo bat eta aintzira artifizial bat egingo dira. Obrek zazpi hilabete iraungo dute eta guztira 1.647.110,24 euroko kostua izango du. 

Gaur hasi dira Etxebarria parkeko hegoaldeko eremua berritzeko obrak. Aldaketak Zumalacárregui etorbidearen eta Mallonako futbol-zelaiaren artean egingo dira. Paisaia hobetu eta egoteko leku berriak sortuko dira; basotxo bat eta aintzira artifizial bat aldaketen artean. Guztira 17.192 metro koadroko eremua egingo da.

Futbol-zelaitik gertuen dagoen eremuan, esku-hartze handiena eta garrantzi handieneko lanak egingo dira. 8.000 metro koadroko eremua izango da. Espezie asko edukiko dituen zuhaizti handi bat sortuko da. Neurri ertain eta handiko aleak eta zuhamuxkekin egongo dira, aipatutako basoa sortu arte. Erdian, ur xafla bat jarriko da aintzira sortzeko. Horren ondoan, jarlekuak edukiko dituen bi kai ezarriko dira. Zurezkoak izango dira plataformak eta bestelako bideekin eta pasealekuekin lotuko dira. 

Eremu hau erdian egongo da, eta inguruan, ibilbide, pasealeku eta onbideak eratuko dira. Ibiltzeko lekuez gainera, atseden hartzeko edo esertzeko tokiak egongo dira. Umeentzako eremua sortuko da, ur-jolasekin eta ura barreiatzeko gailuak jarriko dira. 

Bestelako zatia, 10.000 metro koadro ingurukoa, zuhaiztiarekin harmonian diseinatuko da. Hau, zoladuraren, altzarien eta gainerako elementuen ikuspegiari dagokionez egingo da. Izan ere, lurraren morfologian ez da aldaketa handirik egingo. Bestalde, argiterian hobekuntza egingo da. Aldaketa hauekin adin guztietarako atsedenerako eta atseginerako lekua eraiki nahi da. Guztira 1.647.110,24 euro balioko du BEZ aparte.