Begoñazpi Ikastolako ikasleek munduko robotika finalean parte hartuko dute Panaman

uriola.eus 2023ko urr. 26a, 14:20

Argazkia: Begoñazpi ikastola

Txurdinagako ikastolako ikasle talde batek azaroaren 7,8 eta 9an ospatuko den Munduko Robot Leihaketan (World Robot Olympiad) parte hartuko du, munduko errobotika lehiaketa entzutetsu eta zorrotzenetarikoa.

La Seu d’Urgellen (Lleida) ospatu zen estatu mailako leihaketan garaile izan ostean, Begoñazpi ikastolako ikasle taldeak mundu mailako robotika lehiaketan parte hartuko dute. 4. DBHko Galder, Amaiur eta Garazik osatzen dute taldea, Jokin Bernaola irakaslearen gidaritzapean.

Munduko Robot Lehiaketa 8 eta 19 urte arteko gazteentzat zuzenduta dagoen txapelketa da, STEAM gaitasunen erabileran oinarrituta dagoena (zientzia, teknologiam ingeriaritza, artea eta matematikak). Ikasleei hainbat erronka jarriko zaizkie, programazioa oinarrian izango duten proposamenen bidez aurre egin behar izango zaizkietenak. Txapelketaren finalean RoboSports kategorian leihatuko dira, non LEGO piezak erabiliz kirolarekin harremana izango duen joko bat gainditu beharko duten, ping-ping edo tenisean bezala, pilota guztiak joko zelaiaren beste aldean utzi beharko dituzte.

80 herrialde baino gehiagoko gazteek hartuko dute parte WRO-ean, duela 19 urte eratu zen eta etengabe hazten joan den txapelketa. Aurten 80 herrialde baino gehiagotako partaideak edukiko dituzte, 38.500 ikaslek hartu dute parte txapelketaren sorreratik, eta 2.250 iritsi dira nazioarteko finaletara.

Ibilbide luze baten azken tontorra

Ez da Begoñazpiko ikasleek halako txapelketa baten parte hartzen duten lehenengo aldia, izan ere, hirutan leihatu izan dira AEBko First LEGO Leage txapelketaren finalean. Ekitaldi hauek ikastolak eskeintzen duen zientzia eta teknologia ibilbideko azken geldialdia dira ikasleentzat, “ikasleak haur hezkuntzatik hasten dira robotika lantzen, LEGOrekin harremana duten proiektuetan, eta aurrera egin ahala, programazioa eta diseinuarekin lotutako konpetentziak sakontzen dituzte”, azaldu du Jokin Bernaola Irakasleak.