Boluetako Limpiezas Abando enpresaren bulegoaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo azken hauteskunde sindikalak egin zirenetik ELAko ordezkariak pairatzen duten jazarpena salatzeko. Sindikatuak enpresari “enpleguaren egonkortasuna mehatxatzea” eta sindikatuaren ordezkariak enpresaren borondatearen menpe jartzeko “era guztietako gezurrak erabiltzea” leporatu dio Limpiezas Abandori.
Hainbat hilabetez saiatu da sindikatua enpresarekin batera egun bizi duten egoerari irtenbide bat bilatzen, Limpiezas Abandok, ordea, uko egin dio akordio batera iristeari. Negoziazioari emandako ezetza salatzeko egin zuten atzoko elkarretaratzea eta ELAK mobilizazio horri beste gehiago gehituko zaizkiola azaldu dute “enpresa hitz egitera eseri eta jarrera aldatu arte”.