Meza eta ohorezko aurreskua egingo dira bihar Begoñan

uriola.eus 2024ko abu. 14a, 12:53

Argazkia: Bilbao.eus

Ama Birjinaren eguna dela eta, ekitaldi berezia egingo da bihar Begoñan.

Andra Mari Basilikako meza eta ohorezko aurreskua egingo da bihar Begoñan, Juan Mari Aburto alkatea eta Udal Korporazioarekin batera, Ama Birjinaren eguna dela eta. Meza eguerdiko 12:00etan izango da Begoñako Basilikan eta jarraian Udal Txistulari Bandak, Gernikako arbolaren kimuaren aurrean, “Gernikako Arbola” joko du eta ostean Ohorezko Aurreskua dantzatuko du Alkate jaunak.