Eztabaida sortu zuten atzo Joseba Segura, Bilboko Gotzainak Begoñako elizan emandako mezan egindako iruzkinek, “norberak ezin du bere identitatea, izan gizon, emakume, edo bien arteko zerbait, nahi bezala hautatu, jaio garen gorputza dena izanik”.
Iratxe Uriarte, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko zuzendariak Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Seguraren adierazpenak transfoboak direla salatu du, baita halako diskurtsoak “katolizismoak irakasten dituen baloreetatik urruntzen” direla, “hurkoa maitatzea”, besteak beste. Horrez gain, gotzainak “Euskal Herrian eta estatu espainiarrean gorakadan dagoen olatu erreakzionarioa babestu eta adierazpen nahiko transfoboak egitea” egotzi dio Bilboko gotzainari.
“Gorputzaren izatearen misterioari” buruzko gogoeta egin zuen gotzainak, Maria “loriara gorputz eta ariman” eramana izan zela azalduz, hala, Ama Birjinaren jasoneak gorputza zerbait on eta izatearen muineko izan beharko lukeela. Bira transfoboa “garai bitxi batean” bizi garela adierazi zuenean gertatu zen, “gorputz ederrari egin beharreko gurtza zabaltzen ari den bitartean, dieta, gimnasio, ebakuntza estetikoekin, gorputz horrek izan nahi dugunari jartzen dizkion mugak dudatan jartzen ari da aldi berean”; azaldu duenez, “badirudi gorputzak garrantziarik ez duela, inork bere identitatea, gizon, emakume tarteko edo bietako bat ere izatea, nahieran hautatu dezakeela, jaio garen gorputza kontuan hartu gabe”.