Erakusketa ibiltaria Bilboko udaltegietatik pasatuko da urritik otsailerarte

uriola.eus 2024ko urr. 23a, 13:24

Bilboko Udalak antolatu du eta urriaren 30era arte Begoñako udaltegian egongo da erakusketa, eta hamabostaldiro tokiz aldatzen joango da.  

“BILBO EUSKARAREN HIRIBURUA” da erakusketaren izena eta honen bitartez euskarak Bilbon izan duen lekua eta garrantzia jaso nahi da. XX: mendetik hona euskarak egindako ibilbidea ikus daiteke, euskarari ekarpena egin dioten pertsonak eta erakundeak ardatz hartuta.

Egitasmo hau Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna gogoan hartuta eta garrantzia emanez egiten da. Bilboko barruti guztietan egongo da ikusgai.

Urriaren 15etik 30era: BEGOÑA

Azaroaren 4tik 14ra: SAN INAZIO – IBARREKOLANDA

Azaroaren 18tik 22ra: ERREKALDE

Azaroaren 26tik Abenduaren 5era: LA BOLSA

Abenduaren 15etik 30era: CASTAÑOS

Urtarrilaren 3tik 16ra: ABANDO

Urtarrilaren 20tik 30era: OTXARKOAGA

Otsailaren 3tik 14ra: BASURTU