Deusturi itzal egiteko gai ez den dorrea

prestaldizkaria 2012ko ots. 17a, 10:47

Otsailaren 21ean inauguratuko da Bilboko faroa izan nahi duen Iberdrola dorrea, baina ez edozelakoa. Negozioen faro argitsu izateko helburua du bere 165 metroko garaierarekin.

Iazko San Inazio egunerako jaso behar zituen lehen negozio gizon eta emakumeak, baina azkenik uda ostean hasi zen betetzen. Egun, erdi beteta dihardu, bere 32 solairuetako erdiak okupatuta dituela. Jasangarritasuna du ikurtzat Cesar Pelliren eraikinak, erabilitako materialengatik eta argi naturala aprobetxatzeko duen gaitasunagatik. 2.800 metro koadroko sarrera are ikusgarri egiteko euskal eskulturgileen obrekin jantzi dute: Urzay, Lazkano eta Iglesiasen lanekin. Handinahikeria eta bilbotarkeria ez dira nahikoa Deusturi itzal egiteko, ondotxo dakigu itsasadarraren bestaldekook.

GaroƱaren aurkako plataformak dei egin du inaugurazio egunean Iberdrola dorrean bertan kontzentratzera zentral nuklearraren bizitza luzatzearen aurka.