Itziar Moreno San Inazioko auzokidea eta Ohiana Garmendia santurtziarra daude preso Frantziako Dijon hiriko kartzelan.
Otsailaren 6an Itziarrek preso arrunt batekin gimnasiora joateko baimena eskatu zuen eta baimena eman zioten. Itziar patiotik bueltatzen ari zen gimnasiora joateko. Bidea oztopatzen bi funtzionario zeuden esanez ezin zela gimnasiora joan. Itziarrek major-aren presentzia eskatu zuen egoera argitzeko. Gerturatu zenean esan zuen ez zuela gimnasiora joateko baimenik; handik ziegara edo mittard-era joango zela. Itziar protesta gisa lurrean eseri zen eta momentu horretan hanka batetik heldu eta lurretik arrastaka eraman zuten. Funtzionari gehiago agertu ziren eta lurrean zegoela ostikada batzuk eman zizkioten. Honen ondorioz ezker izterrean ubeldurak ditu eta sahitsetan mina. Erradiografia bat egin diote. Gainera 30 eguneko mittar-aldi zigorra jaso du funtzionarioak jotzeagatik.
Oihana Garmendia bere ziegan dute konfinatuta eta ordu bateko patio dauka bakarrik.
Hau izan da espetxe horretan gertatutako azken erasoa Euskal Preso Politikoen kontra. Bertan daramatzaten 7-8 hilabeteetan ugariak izan dira zigorrak, erasoak, probokazioak... Tartean, zuzendaritzarekin arazoa konpontzeko prestutasuna agertu duten arren, egun interlokuzioa erabat moztuta dago, euren aldetik jasotzen duten erantzun bakarra zigorrak dituztelarik.
DATUAK (2012.02.06 baino lehen)
- Itziar Moreno: 8 hiletan 7 mitard-aldi, orotara bi hilabete zigor ziegan
- Ohiana Garmendia: 7 hiletan 3 mitard-aldi + konfinamendu aste bat
- Abendutik hona nahiz eta modulo berdinean egon ezin dute elkar ikusi (patiora ordu ezberdinetan ateratzen dituzte, gimnasioan ezin dira elkarrekin egon...)
- Bisita bikoitzak ukatuak dituzte (azkenaldian denak)
- Mitard-era indarrez eramanak (Behin Itziar bortizki lurrera bota, eskuburdinak atzean jarrita eta bortizki mitard-eraino eraman izan zen, bertan goiz osoa eskuburdinak jarrita eman zuelarik…)
- Funtzionarien partetik etengabeko probokazio eta tentsioa dago, aktibitate ukatuak, senideei xantai saiakerak, paketeekin/postalekin etengabeko arazoak…)