Elorri bertso-eskola: helduentzako tailerra

prestaldizkaria 2012ko ots. 17a, 11:31

Helduentzako bertso-tailerra antolatu du Deustualdeko Elorri bertso-eskolak. Ikastaroa astearteetan izango da, 19:00etatik 20:00etara, eta otsailaren 28an hasiko da, Müllerenean. Irakaslea Amaia Iturrioz izango da. Interesa duenak idatz dezala helbide honetara (elorribertsoeskola@gmail.com). Dagoeneko, 4 lagun apuntatu dira.

Elorri bertso-eskola