“Gazteak, hizkuntza, hiria, erabilera; zer berri?” izenburupean jardunaldiak antolatu dituzte Berbaizu Euskara Elkarteak eta Deustuko Gazte Lokalak elkarlanean.
Gaia aztertzeko, martxoaren 1ean Uxue Alberdi eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira hizlari 19:30etatik aurrera Gazte Lokalean. Martxoaren 7an, berriz, Fermin Etxegoien kazetaraia eta Edu Apodaka soziologoa izango dira hizlari Müllerrenean. Euskara jakin arren, gazteen arteko euskararen erabilera txikia da gaur egun Euskal Herriko hirietan; arrazoi eta irtenbide bila ariko dira hizlariak eta bertaratzen direnak. Bertan plazaratutako proposamenak bilduko dituzte Berbaizuk eta Gazte Asanbladak etorkizuneko lan-ildoak zehazte aldera.