Urriak 29 alkartearen bloga

prestaldizkaria 2012ko ots. 21a, 10:52

Deustu herriaren nortasuna jagoteko jaio da Urriak 29 Alkartea. Deusturen anexio eguna hartu du izentzat, "egun fatifiko hori ahaztu ez dezagun".

Alkartearen lehenengo ekimena Deustu herriko bandera berreskuratzea izan zen. Horretarako, San Jose jaietan, urtero, udal txikia jartzen dute eta bertan "gure bandera eta ikurrina" paratzen dituzte. Alkartearen beste ekimen bat herriarentzat kanta bat bultzatzea izan zen, lehiaketa bat eginez. Orain blog hau abian jarri dute Deustuko gauzak kontatzeko eta hobeto zabaltzeko deustuarren artean.

Urriak 29 Alkartea