Xiberua kantuan, Arriagan

prestaldizkaria 2012ko ots. 21a, 11:06

Otsailaren 21ean Zuberoako musikari eta kantari handiak entzuteko aukera izango da Arriaga antzokian: Erramun Martikorena, Pier Paul Bersaitz, Mikel Arotze eta Mikel Etxekopar.

Bera hain ttikia izanagatik, betidanik Zuberoak parte handia eman dio euskal kulturai. Kantatzeko manera berezia kasik unikoa, dantzak, pastoralak eta maskaradak: urtero herrikoi gertakizun ederrak osatzen dituzte zuberotarrek gero eta gehiago publiko etortzen delarik beren manifestaldi guzietara.

Mikel Etxekopar txirulari bikain eta artista osoak ongi pertsunalizatzen du Zuberoako izpiritu hori. Mikel Arotzek bere abots hain bereziaz kantatzen ditu artzain eta menditarren kanta zaharrak melankoniaz beterik. Bera nafartarra izanagatik, Erramun Martikorenak asko maite du Zuberoako ohidurako kantagintza eta haren abots miresgarriak nola ez du beti liluratzen osoa. Pier Paul Berzaitzek aspalditik bere sorkuntza guzietan kantatzen du bere herria eta gaurkotasun bat ematen bario ere bere lanari, ez ditu ahazten bere sorlekuaren misterio eta arima hunkigarriak.

Otsailak 21, asteartea, 20:00ean, Arriaga antzokiko Foyerean