Erregea eta bufoia, 7Katun

prestaldizkaria 2012ko ots. 21a, 11:33

Arkaitz Estiballes eta Ander Lipus, Unai Elizazuren gidaritzapean elakrtuko dira otsailaren 23an 7Katu gaztetxean Erregea eta bufoia ikuskizunean.

Kultur eskaintza alternatibo bat osotzeko lanean jarraitzen du 7Katu gaztetxeak, eta hona hemen otsailaren 23rako plana. Alde Zaharreko Euskal Herrian Euskarazeko taldearekin, hau da, Alde Zaharrean Euskarazekin batera, euskarazko antzerki emanaldia antolatu dute.

Ostegun honetan, Erregea eta Bufoia ikuskizunean, Arkaitz Estiballes eta Ander Lipus izango dira gaztetxeko taula gainean Unai Elizasuren gaiei jarraituz, zein nagusituko da?

Erregea eta bufoia: otsailak 23, osteguna, 20:30etan, 7Katu gaztetxean