Egigurenen iritzia ETB2 desagertzeari buruz

prestaldizkaria 2012ko ots. 21a, 12:34

Tolosako Euskararen Semaforoaren webgunean artikulu interesgarria topatu dugu. Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak ETB2 katea kentzeko egin duen eskaera du aipagai.

Egigurenek Alberto Suriori esan dio ETBko gaztelaniazko kateak kentzeko, eta euskarazko eta kalitatezko bat jartzeko

Otsailaren 4ko Hitzetik Hortzera saioak emititu aurretik ere arrasto handia utzi du. Arrazoia? Jesus Egigurenek adierazi du Alberto Surio esan diola ETBk gaztelaniazko kateak kendu eta euskarazko bat, kalitatezkoa, jarri behar duela.

Egigurenek esandakoak entzun nahi badituzu, youtubera jo dezakezu (adierazpenak 02:39tik aurrera daude).

Ze iritzi duzu zuk? Bidaliguzu zure inpresioa facebookez edo posta elektronikoz: euskararensemaforoa@gmail.com.