uriola.eus

Larrialdiei eraginkorrago erantzuteko, Deustuko suhiltzaileen parkea

 Abando - Indautxu  Basurtu  Bilbo  Uribarri  Zorrotza

Egunean 24 orduz eta urteko 365 egunetan alerta bati erantzuteko baliabide humano eta materialak dauzka Deustuko suhiltzaileen parke berriak. Bere kokapenari esker, erantzuteko denbora-tarteak murrizteko aukera egongo da (orain arte 5 eta 8 minuturen artekoak dira) Bilboko eskumaldeko auzoetan: Deustun, San Ignazion, Uribarrin eta Abandon.

Deustuko zubiko egituraren barruan dago, baina hura ukitu barik. Parkeak bulegoak barne hartzen dituen beirazko hiru moduluko sistema bat dauka, zoruaren gainetik eraikita eta gaur inauguratu da.

Parkearen kokapenak bide arinetarako sarbidea bermatzen du, Miribilla auzotik urrutien dauden Bilboko eremuekin lotzeko aukera emanez. Izan ere, eremu honek biztanle kopuru handia dauka, 115.000 hain zuzen. Hala ere, garrantzi handiko gertaerarik egonez gero, Miribillako egoitza nagusiko suhiltzaileak ere mobilizatuko dira zerbitzu gehigarria eman eta modu koordinatuan jarduteko.  Parke honen esku egongo diren eremuak hurrengo hauek dira:

Osorik: Elorrieta, San Ignacio, Ibarrekolanda, Arangoiti, Deustu, Zorrotzaurre, Loruri, Castaños, Matiko eta Uribarri.

Partzialki: Artxanda, Abando, Basurtu, Indautxu, Zazpi Kale eta Zurbaran.

Hala ere, Deustuko eta Garellanoko Parkeak zerbitzua batera eskainiko duten aldian,  erantzuteko denbora-tarteei dagokienez, aipatutako banaketari buruzko aldaketa xumeak  egongo dira.  Hori dela-eta, Deustuko Parkeak 111.000 herritarri zerbitzua ematen die.

Ekipamenduaren kostu osoa 1.300.000 eurokoa izan da eta behar diren baliabide guztiak ditu, larrialdi baten aurrean erantzuna emateko, egunean 24 orduz, urteko 365 egunetan.

Argazkia: www.bomberosbilbao.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa