Galder Perezek bi hautagaitza ditu Max sarietarako

prestaldizkaria 2012ko ots. 22a, 11:26

Espainiako Arte Eszenikoen Max Sariek 15. urteurrena beteko dute aurten. Galder Perez deustuarrak bi hautagaitza ditu Euskarazko Antzerkigile Onenari Saria kategorian.

Batetik, Lander Otaola eta Mikel Losadarekin batera hautagai da Perez Sekula bai! antzezlanagatik. Bestetik, Antartikako lorea antzezlanagatik hautagai da Perez.

Hirugarren hautagaia Patxo Telleria eta Jokin Oregiren “Larria, kutsakorra, mendebaldekoa” antzezlana da.

Sekula bai!  antzezlana martxoaren 22an Deustuko jaietan ikusteko aukera izango da Pabellón 6 aretoan.

Max sariak

Sekula bai!

Antartikako lorea